Helburua:
Neska-mutikoen taldea. Animazio kulturaleko zerbitzu pedagogikoa eskaini nahi da, hainbat kolektibok (ikastetxeak, unibertsitateak, haur eta gazteen taldeak, eta helduen taldeak, denak ere Bizkaikoak) hezkuntza sistema ez-formalerako eta espazio informaletako aisialdi eskaintzarako eskatzen duten irisgarritasun egokituari eta eskaintza kulturalari dagokionez. Metodologia aktibo, parte-hartzaile, integral, progresibo eta gizarteratzailea erabiliz, Zentroak animazio programa bat eskainiko du. Horren bitartez, modu pedagogiko eta ludikoan, Artxibora egindako bisita osatu nahi dugu. Modu horretan, ondare dokumentalaren ezagutzatik eta ikerketatik abiatuta, gure herriko kulturaren ezagutzara hurbilduko gara, gaur egungo euskal kulturaren ezaugarriak eta dituen osagai historikoak landuz.
Artxiboko Ikasgelak, gainera, zabalkunde-ildo garrantzitsua eskainiko die erabiltzaile potentzialei; izan ere, erabiltzaileak trebatzeko mintegiak antolatuko ditu artxiboko fondoetako eduki zehatzen arabera eta bertan egiten diren proiektuen arabera
Hauek izango dira funtsezko puntuak:
Eskaintza hirueleduna izango da (gaztelania, euskara eta ingelesa), eta egokituta egongo da entzumen zein ikusmen urritasuna dutenentzat. Helburu horiek lortzeko, hezkuntza-maila desberdinetara egokitutako tailerrak egingo dira.
C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia Tel.: 944062490 Fax: 944062491 e-mail: info@centroicaro.net aviso legal