Lege-oharra

Webgunearen titulartasuna

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizuegu webgune hau Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuaren (AHEB-BEHA) jabetzakoa dela (Larrauri kalea 1 A, 5. solairua, 48160 Derio, Bizkaia. IFK: R4800603E). Harremanetan jartzeko: 944062490 telefonoa, edo info@aheb-beha.org helbide elektronikoa.

Datu Pertsonalak Babesteko Politika

Webgune honek datu pertsonalak babesteko politikari buruzko informazioa ematen die erabiltzaileei, modu libre eta boluntarioan erabaki dezaten eska dakizkiekeen datu pertsonalak eman nahi dituzten edo ez.

Formularioak betetzean, erabiltzaileak benetakoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak diren datuak eman behar ditu, eta bera izango da Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua (AHEB-BEHA) edo beste inori sor dakiokeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte-galeraren erantzule bakarra, baldin eta faltsuak, ez-zehatzak, ez-osoak edo eguneratu gabeak diren datuekin betetzen baditu formularioak.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta berau garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie webgune honen bitartez jasotako datu pertsonalak Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuaren (AHEB-BEHA) fitxategietan sartuko direla, eta euren eskaerei erantzuteko edo eskaera horiek kudeatzeko erabiliko direla.

Erabiltzaileak datu horiek kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egin ahal izango du edozein unetan, Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuarekin (AHEB-BEHA) harremanetan jarrita, hemen: Larrauri kalea 1 A, 5. solairua, 48160 Derio (Bizkaia).

Webgune honek “cookie-ak” erabiltzen ditu, eta, ondorioz, erabiltzaile-izena eta helbide elektronikoa gogorarazten ditu, hurrengoetan errazago sartu ahal izateko webgunera.

Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuak (AHEB-BEHA) datu pertsonalak babesteko legezko segurtasun neurriak hartu ditu, eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu emandako datu pertsonalen galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimendu gabeko sarrerak eta lapurretak saihesteko.

Era berean, Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuak (AHEB-BEHA) datu pertsonalak sekretuz erabiltzeko obligazioa betetzen du.

Erabilerarako baldintzak

Oro har, webgune honetan jasotako zerbitzuak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Erabiltzailea derrigortuta dago webguneko edukiak modu arduratsuan, zuzenean eta legearen barruan erabiltzera. Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua (AHEB-BEHA) ez da webgune honetako edukiez egiten den erabilera okerraren erantzulea. Datuak jaso eta erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna izango da hori, soil-soilik.

Webgune honek Interneteko beste gune batzuetara joateko aukera eman dezake esteken bitartez, baina inondik ere ez da webgune horietako edukien erantzulea. Baldin eta Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuak (AHEB-BEHA) jakiten badu esteka horietatik jasotzen den informazioa edo jarduera ez dela legezkoa, delitua dela edo inoren ondasun edo eskubideak urra ditzakeela eta, ondorioz, kalte-ordainak eska daitezkeela, behar diren izapideak egingo ditu, ahalik eta arinen esteka hori kentzeko edo baliogabetzeko.

Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua (AHEB-BEHA) ez da webgunearen erabiltzaileen sistemetan sortutako kalte-galeren erantzulea izango, ezin duelako bermatu bertako edukietan birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoela.

Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuak (AHEB-BEHA) ez du bermatzen akatsik ez egotea webgunearen sarbidean edo bertako edukian, ez eta webgunea eguneratuta egotea ere. Hala ere, ahalegina egingo du hori saihesteko, eta, hala beharko balitz, akatsak zuzendu edo eguneraketak egingo lituzke ahalik eta arinen.

Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia - Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuak (AHEB-BEHA) bere gain hartzen ditu webgune honi aplika dakizkiokeen terminoak eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo baliogabetzeko eskubide guztiak. Aldaketaren bat sartuz gero, testu berria leku honetan bertan argitaratuko da, eta, bertan, erabiltzaileak une bakoitzean indarrean dauden baldintzen berri izango du. Edozelan ere, erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzeko unean bertan aurreikusitako arauen araberakoa izango da.

mostrar destacadosDestacados

C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia    Tel.: 944062490   Fax: 944062491    e-mail: info@centroicaro.net    aviso legal