Fondoetarako sarrera

Ezagutu Artxiboa  » 

Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua

Bizkaiko Elizaren Histori Arkibua eratu zen (sorrerako dekretua Bilboko Apezpikutzaren Aldizkari Ofizialean dago: 1976ko urria, 537. orrialdea). AHEB-BEHA urte hartako azaroaren 2an jarri zen martxan, parrokietako fondoak biltzeko artxibo gisa. Esan beharra dago bilketa ez zela apezpikutzaren dekretuz egin, ezpada parrokien borondatez. Hain zuzen ere, gordailu-kontratu bat sinatu zen parrokiekin, jasotako liburuen inbentarioaren berri emanez. Hurrengo agiri-bilketetan, emandako dokumentuen zerrenda sinatu zen, eta zerrenda hori, eranskin gisa, kontratuari gehitu zitzaion.

1997tik, Elizbarrutiko Artxiboen Zerbitzua martxan jarri zen, hori ere Ondare Historiko Kulturalaren Elizbarrutiko Ordezkaritzaren menpe. Zerbitzu horren helburua elizbarrutiko artxibo-politika bateratzea zen, elizbarrutiko artxibo guztien kudeaketa integralerako sistema bat ezartzeaz gain.

Modu horretan, parrokia-agiriak biltzeko artxiboa izatetik, AHEB-BEHA elizbarrutiko artxibo-sisteman integratzera eta sistema horren funtsezko pieza izatera pasatu da

AHEB-BEHAri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, bisitatu bere webgunea

Bizkaiko Histori Arkibuaren gida (PDF 790 Kb)|  |Bizkaiko Histori Arkibuaren memoria (PDF 4,5 MB)

     

mostrar destacadosDestacados

C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia    Tel.: 944062490   Fax: 944062491    e-mail: info@centroicaro.net    Best price for prednisone in El Paso