Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuak, egindako proiektu garrantzitsu bati esker dago eskuragarri. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin garatu zen, eta Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoak eta Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoak, ere parte hartu zuten bertan. Modu horretan, 2004tik 2008ra, sakramentu-fitxei buruzko datu-baseak sortzeaz gain, formulario bidezko kontsulta-sistema bat eratu zen. Bizkaiko kasuan, erreprodukzioak web bidez eskatzeko aukera ere badago, eta aretoan irudi digitalizatuak kontsultatzeko modua ere izango da, 2010etik aurrera.
Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako eta 2004-2008 urteen artean egindako proiektuaren ondorioz, AHEB-BEHAk 1900. urtera arteko (barne) sakramentu-liburuetan erregistratutako bataio, ezkontza eta hileta guztiak atera ziren, eta datu horiek AHEB-BEHAren webguneko online Zerbitzuaren bitartez kontsultatu daitezke. Dokumentuen erreprodukzioa ere eskatu daiteke webgune horretatik.
- Bataiatutakoak (1500-1900, barne) (1.311.795 pertsona)
- Ezkondutakoak (1516-1900, barne) (323.987 partida, 647.974 pertsona)
- Hildakoak (1520-1900, barne) (645.555 pertsona)
Aurkitu zure herria mapan, eta kontsultatu parrokia bakoitzeko erregistro indexatuak. Gainera, zuzenean sartu daiteke kontsulta-formulariora eta beste datu batzuetara (helbidea, telefonoa eta abar).
- Webgunean kontsultatu daitezkeen sakramentu-fondoen erregistroa (1180-2008) (16.845 erregistro)/p>
Fondoen gidari esker, AHEB-BEHAn gordetako dokumentu ugariak ezagutu daitezke. Dokumentazio osoa ezin da AHEB-BEHAren Katalogo Orokorrean kontsultatu webgunearen bidez; kasu batzuetan, hedapen eta sarbide arloan zenbait muga daudelako; beste kasu batzuetan, berriz, bitarteko artxibo gisa edo inbentario gisa daudelako jasota.
Parrokietako fondoak, kualitatiboki eta kuantitatiboki garrantzitsuenak, bai kontsultatu daitezke web katalogoan, oso-osorik.
Gainera, fondoei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat katalog@aheb-beha.orghelbidera, eta gainerako fondoen egoerari buruzko informazioa emango dizute, ikerlaria bazara zein produktorea bazara.
C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia Tel.: 944062490 Fax: 944062491 e-mail: info@centroicaro.net aviso legal