Irudien galeriak artxibo historikoetan egon daitekeen dokumentazioa erakutsi nahi du. Artxibo eta liburutegiko dokumentu digitalizatu ugari ditu: argazkiak, mapak eta planoak, ilustrazioak, xehetasunak, laminak eta marrazkiak, posterrak eta kartelak
Irudiak gaika daude banatuta. Artxibo Digitala ere kategoria berberetan dago sailkatuta, eta biek ala biek helburu bera dute: hizkera ikonikoa erakustea eta guztiz ulergarria den hizkera horren bidez irakastea, bai eta, era berean, historiako une baten berri ematea ere.