Erakusketa birtuala

ICARO » 

Icaroren logoa

Liburua

Liburuak eta paper-sortak. Txostenak eta pergaminoak. Artxibo honetan gordetzen diren fondo dokumentaletako formaturik arruntenak liburuak dira. Liburuek euskarri komunean gordetzen dituzte mendeetan zehar pilatutako datuak, eta, horrela, datu horiek babestuta geratzen dira eta dagokien garrantzia hartzen dute. Liburuen barruan gauza ugari daude: pertsonak, bizitzak, ohiturak, jaiak, tradizioak, gertakari historiko eta artistikoak... bost mendez, historia bertan pilatu da... Dokumentuak gizarte oso baten isla dira: tradizioa, nortasuna, memoria... Horrek guztiak iraganera lotzen gaitu, oraina azaltzen du, eta etorkizunera bultzatzen gaitu, etorkizuna imajinatzeko aukera ere emanez.

Icaroren logoa

Zirkulua

Euskarri berriak. Teknologia berriak. Zirkulua zabalduz doa, informazioa hedatzeko aukera emanez. Espazio birtualari esker, gizarte osora irekita gaude. Artxiboa izaki interaktiboa da: erabiltzaileei informazioa ematen die eta, aldi berean, erabiltzaileen ekarpenak zein iradokizunak jasotzen ditu. Artxiboak berdin-berdin balio die bertan dokumentazioa eta historia gordetzen dutenei zein gehiago jakin nahi dutenei, funtzio administratibo eta dibulgatibo bikoitzean. Hedatzeko asmoz kontserbatzen ditugu agiriak, hori baita gure egitekoa.

Icaroren logoa

Hegoa

Ikerketa. Hedapena. Hegoak amets egiteko aukerak ematen ditu, eta babestu egiten gaitu. Memoriaren eta dokumentuen sendotasunetik abiatuta, ezagutza Zirkuluaren bitartez hedatzen da, eta horrek forma hartzen du Icaro Zentroan. Gero, kanpoan proiektatzen da, elkartu egiten diren hainbat esparrutan. Modu horretan, artxiboen helburu nagusietako bat betetzen da: ikerketa historikorako oinarrizko iturria izatea, ezagutza hedatu ahal izateko. Eta hori, profesionalen eta erabiltzaileen arteko interakzioa lortuz maila guztietan.

Icaroren logoa

Icaro

Berrikuntza. Oreka eta elkarrekintza. Icaroren esanahia “Ikerketa, Ezagutza eta Artxiboa Sare Antolatuan” da.

Artxibotik sortzen da, eta, horrela, egitasmo honek ikerketaren eta ezagutzaren inguruan daukan funtzioa, betekizuna eta bokazioa sendotu egiten da. Era berean, ekimen honek ezin du Artxiborik gabe biziraun. Artxiboak lehengaia ematen du: fondoak biltzea, dokumentuak, kontserbazioa, tratamendua, hedapena... Hori dela eta, Liburua ez da zama Hegoarentzat; aitzitik, Hegoaren parte da, eta Iparra ez galtzeko indarra eta gaitasuna ematen dio, helburu komunak izaten segi dezan. Dena dago lotuta Sare Antolatu baten bitartez. Sare hori dokumentuetan islatutako gizartearen, artxiboko profesionalen eta mota guztietako erabiltzaileen arteko espazio fisiko eta birtual interaktiboa da, eta bere helburua zenbait ahalegin eta perspektiba bateratzea da, ezagutza (batez ere historikoa) eta memoria kolektiboa areagotu ahal izateko.

 


captcha

 

(3040) Comentarios de esta sección
mostrar destacadosDestacados

C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia    Tel.: 944062490   Fax: 944062491    e-mail: info@centroicaro.net    aviso legal