2011-07-15

Artxiboak udako be badira

Bizkaiko Eliz eta Historia Artxiboak eta ICARO zentroak argazki lehiaketa antolatu dabe "artxiboak agertzera emoteko", euren edukin zein zereginari jagokenez. Partaideek euren sormena adierazo daikie argazki digital formatuan edo positibo digitalizatuetan.

Argazki lehiaketa urriaren 27an amaituko da, Ikus-entzunezko Ondarearen Nazinoarteko Egunean hain zuzen be. Partaide bakotxak partaidetza-zenbakia jasoko dau izena emotean eta bere lana onartzean.

Honako honeetan egongo da ikusgai bialdutako lanen erakusketa birtuala: www.aheb-beha.org eta www.centroicaro.net

Digitalizatutako irudiak askatasunez ikusi eta erabili leikiez antolatzaileek, "euren zabalkunderako bakarrik".

Partaide guztien artean hauxe zozketatuko da: gau bi Seminarioko Hotelean eta sarrera bi Bilboko Guggenheim museorako.