2017-09-18

Zabalik da 2017ko Ondarearen Europar Jardunaldietan izena emoteko epea…

AHEB-BEHAk 2017ko urrian, “Paisaia bizia : La construcción de los paisajes culturales” goiburupean, ospatuko diran Ondarearen Europar Jardunaldietan parte hartuko dau.

Urriaren 18an, eguaztenez, Joseph de Hormaeche Zamudioko eskribauaren –XVIII. gizaldiaren erdialdea- idazlumaren bitartez, Amagoia Guezuraga ikerlariak Zamudiko agirietan eta Errege-bideen paisaia historikoan murgilduko gaitu bere berbaldiagaz, sasoia eta eginkizuna testuinguruan kokatuz.

Amagoia Guezuragak egingo ditu, gainera gidari-lanak jarduera honen osagarri lez urriaren 22an, domekaz, Zamudio elizatean etxe, torre eta baserri artean, baserriz eta industriaz jantzitako paisaian oinez egingo dogun bisitaldian.

Izena emoteko, Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia / Bizkaiko Elizaren Histori Artxibora (AHEB-BEHA), 944062490 telefonora deitu. Jarduerak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira.