2018-03-06

‘Abenturak Artxiboetan / Aventuras en Archivos / Adventures in Archives…’ jarduera barria

… CO:OP Community As Opportunity, The Creative Archive’s and User’s Network europar egitasmoaren 2018ko programazinoaren barruan.  

Oraingoan, abentura berezia prestatu dogu Bilboko Begoñazpi ikastolako DBHko 2. mailako ikasleentzat.

Egun batez artxibozain izango dira eta lokal eta gordailuak arakatuko dabez oharrak hartuz, gero zer ikusi daben, zertarako balio dauan eta ze balio emoten deutsen eurek galdetuko deutsegulako. Erakusketa iraunkorra erakutsiko deutsegu eta gero bateratze lana egingo dogu alkarri egingo deutsiezan galdera-erantzunakaz.

Ikastolako 60 mutiko eta neskatok parte hartuko dabe abenturan eta artxibozain izango dira egun batez!