Erakusketa birtuala

MEMORIA » 

«Memoria, mitologia greziarrean, musa guztien ama da. Beraren bitartez, gizartea sendatu egin daiteke, osasuntsu egoteko eta sortzailea izateko.” Terry Cook.

Icaro. Historiaren Ezagutzarako Zentro Aurreratuaren helburu nagusienetako bat da memoria indibidual eta kolektiboaren garrantziari buruzko sentsibilizazioa piztea jende guztiaren artean; eta hori, iragana baloratzeko, orainean eragiteko, eta gizartearen etorkizuna bermatzeko. Gure ustez, memoriak gaur egungo gizartea eraldatu behar du.

Zentro honek kolektibo mota guztiengana helarazi nahi ditu dokumentuak, bertan jasotako informazioa baloratzen ikasi dezaten. Dokumentuak isilpean daude, norbaitek interpelatu eta galderak egiten dituen arte. Historia beti da bere garaiaren alaba, eta sasoi bakoitzak galdera jakin batzuk egiten ditu, unean uneko arazoei erantzun egokia bilatu nahian

Icaroren asmoa da dokumentuetan jasotako informazioa modu erabilgarri eta eskuragarrian eskaintzea, kolektibo guztiek izan dezaten aukera informazio hori jasotzeko, edozein delarik ere kolektibo horien adina eta prestakuntza. Icaro, gainera, iraganeko, oraingo eta etorkizuneko memoriaren kontserbaziorako Ikerketa Zentroa da, eta, batez ere, Hedapen eta Sentsibilizazio Zentroa. Zenbait programa eta proiekturen bitartez, testigantzak eta dokumentuak jasoko ditu. Gainera, oraingo historiako protagonistei eskatuko die euren jardueren lekukotza emateko eta dituzten dokumentuak AHEB-BEHAn lagatzeko

Modu horretan, erabiltzaileek eta AHEB-BEHAk ahalegin bateratua egingo dute, dokumentuak bildu eta kontserbatu ahal izateko. Eta garrantzitsuena: gure erabiltzaileak memoria-sortzaile bihurtuko dira, eta konturatuko dira zeinen garrantzitsua den gaur egungo dokumentazioa zaintzea, etorkizun hurbilean historia osatu ahal izateko. Bisita-liburu fisikoen deskribapena eta argazkiak Bisita-liburu birtuala – panelei buruzko komentarioak – ICAROri buruzko komentario orokorrak

mostrar destacadosDestacados

C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia    Tel.: 944062490   Fax: 944062491    e-mail: info@centroicaro.net    aviso legal