Zer da ICARO?

Helburu nagusiak » 

  • ICARO Zentroa: Historiaren Ezagutzarako Zentro Aurreratuak ateak irekiko dizkio ondare historikoaren oinarrizko ezagutza-iturriari, eta Behe Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arteko Bizkaiko gizarteko bizitza sozial, erlijioso eta kulturalari buruzko datuak ematen dituzten dokumentuak eskainiko ditu.
  • Teknologia berrien eta Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuaren lanaren bitartez, ICARO Zentroa Bikaintasunean oinarritutako Zentroa izango da. Beraren bitartez, hobeto ulertu ahal izango da zein den artxiboek, oro har, eta gureak zehazkiago esateko, gizartean eta herritarrengan betetzen duten funtzioa; izan ere, artxiboa, memoria, ezagutza eta dokumentuak uztartuko dira bertan.
  • Artxiboa ondare historikoa ulertzeko oinarrizko iturria da, eta bertan dauden dokumentuak gertakari eta ekintzen froga dira. Gainera, bertako fondoek agerian uzten dute zeinen garrantzitsua den idazketa, historian zehar jakituria eta ekintzak transmititzeko baliabide nagusi gisa.
  • Interpretazio zentro honetan erakutsiko da artxiboen funtzio nagusiak (jaso, gorde eta hedatu) zelan egokitzen diren herritarren kontsulta-beharrizanetara, eta zelan diren historiaren eta gertakari historikoen lekuko. Gainera, artxiboen bitartez, funtsezko administrazio-lanak egin daitezke, egintzak frogatzeko eta pertsonen askatasunak zein eskubideak bermatzeko
  • Gainera, proiektu honi esker, Ezagutzaren Gizartearen eta Informazioaren Gizartearen alde egiten da, teknologia berriak sartzen baitira Zentroaren garapenean eta sorkuntzan inplikatutako komunikazio, sorkuntza eta ikasketa prozesu guztietan.
  • Azken batean, artxiboan gordetzen diren dokumentuek mende luzez pilatu duten ezagutza informazio erabilgarri eta irisgarria izan dadin lortu nahi da, bai fisikoki zein birtualki. Era berean, zientzian, kulturan eta aisialdi aktiboan oinarritutako eskaintzaren bitartez, artxiboaren helburua sendotu nahi da, hedatu nahi dugun errealitate historiko, sozial eta kulturalaren espiritua bizirik mantenduz. Izan ere, gure ustez, espiritu horrek gizarteratu eta eraldatu egin behar du gaur egungo gizartea.
mostrar destacadosDestacados

C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia    Tel.: 944062490   Fax: 944062491    e-mail: info@centroicaro.net    aviso legal