Bulego birtuala

Tramiteen bulegoa  » 

Bizkaiko Elizaren Histori Arkibuko dokumentuetan dagoen informazioaren zati batek, eta, bereziki, sakramentu-erregistroetan dagoenak, tramiteak egiteko datu interesgarriak ematen ditu; hain zuzen ere, nazionalitateari, herentziei, jabetzen justifikazioari, mugei, abizen-aldaketei eta abarri buruzko tramiteak egiteko balio dute. Icaro Zentroak, gizarteari laguntzeko asmoz eta Tramiteen Bulegoaren bitartez, dokumentuen balio administratibo eta legalari buruzko informazioa ematen du, albo batera utzita dute balio pastoral eta historikoa. Hori oso garrantzitsua da, zeren, modu horretan, herritarrek artxiboak baloratuko dituzte eta gaur egun sortzen diren dokumentuak gordetzeko premiari buruzko kontzientzia hartuko dute; izan ere, dokumentu horiek, etorkizunean, informazio asko emango dute.

Tramiteen Bulegoak orientazioa eta laguntza eman nahi die erakunde edo instituzio zibil zein eklesiastikoek kudeatzen dituzten tramiteei buruzko informazioa eta dokumentazioa behar duten pertsona guztiei.

Behar den informazioaren eta dokumentazioaren arabera, tramiteen bulegoak honakoei buruzko aholkularitza edo informazioa ematen du:

Icaro Zentroko Tramiteen Bulegoak balio frogagarri eta legala duten dokumentuen erreprodukzioak eman ditzake; esate baterako, AHEB-BEHAko dokumentazioetatik ateratako kopia literalak, edo ziurtagiri eta fotokopia legeztatuak. Modu horretan, hobeto egin ahal izango dira tramiteak:

Edozelan ere, argi utzi behar da AHEB-BEHAk ez daukala eskumenik maila zibilean; hau da, ez ditu dokumentu zibilak tramitatzen eta, artxibo gisa, ez du bere gain hartzen bere eskumenetik kanpo dauden tramiteen kudeaketa osoa. Atal honetan adierazitako tramitazioei buruzko galdera, zalantza edo iradokizunak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara info@centroicaro.net

 

mostrar destacadosDestacados

C/ Larrauri, 1 A, 5ª planta 48160 DERIO Bizkaia    Tel.: 944062490   Fax: 944062491    e-mail: info@centroicaro.net    aviso legal