Zein datatara arte bilatu ditzaket nire arbasoak AHEB-BEHAren webgunean?
AHEB-BEHAko sakramentu-erregistroetako datu-baseetan, Bizkai osoko bataio, ezkontza eta hiletei buruzko indizeak daude sartuta, 1900-12-31ra arte.
1900. urtearen osteko bataio, ezkontza edo hileten sakramentu-erregistroak bilatu behar baditut, zer egin behar dut?
1900. urtearen osteko datak aurkitu nahi badituzu, AHEB-BEHAk bere webgunean daukan datu-basea kontsultatu dezakezu. Bertan, AHEB-BEHAn gordetako bataio, ezkontza eta hileten sakramentu-liburuetako muturreko datak daude adierazita.
Zuri interesatzen zaizkizun datak ez badituzu katalogo horretan aurkitzen, dagokion parrokiara jo beharko duzu; hain zuzen ere, bilatzen ari zaren sakramentua egin zela uste duzun parrokiara.
Zein datatatik aurrera bilatu ditzaket nire arbasoak AHEB-BEHAren webgunean?
Nazionalitateari dagokionez, zein zerbitzu ematen dit AHEB-BEHAk? Dokumentu zibilen ordezkoa izan daiteke?
AHEB-BEHAk ez dauka eskumenik maila zibilean eta ez ditu dokumentu zibilak tramitatzen.
AHEB-BEHAk bataio, ezkontza eta hileten sakramentu-erregistroen KOPIA LITERALAK edo ZIURTAGIRIAK emango dizkizu. Dokumentu horiek balio frogagarria eta legala dute, eta jaiotza, ezkontza edo hileten ziurtagiriak ordezkatzeko balio dezakete zenbait kasutan:
Erregistro Zibilak 1870ean sortu baino lehen jaiotako pertsonei dagokienez: kasu horietan, eliza-erregistroetako bataioak dira gurasoen edo aitona-amonen senidetasun filiala egiaztatzeko dokumentuak. Bertan, jaiotza-lekuari buruzko informazioa ere jasotzen da.